domingo, 11 de noviembre de 2012

ESKERRAK BIHOTZEZ

Txirrindularitzaren munduan, egunero entzuten ditugun hitzak dira lana, esfortzua, sufrimentua, sakrifizioa, gaixotasunak, erorketak, lesioak, dopinga… eta alderdi negatiboa nabarmentzen duten beste hainbat hitz ere entzungai izaten ditugu.
Baina txirrindularitza ez da hori bakarrik, garaipenak, taldekideak, lagunak, lasterketak, norberaren eta besteen sakrifizioa eta poza, animoak, motibazioa, afizioa… Lehenengo multzo horretako hitzek, aurrera egiten eta indartsuago izaten erakusten digute, bigarren taldetxoan, berriz, hainbeste poz ematen dizkigun kirolarekin aurrera jarraitzeko arrazoiak aurkitzen ditugu, alde positiboa ikus dezakegu.
Askotan, eta denboraldi berean, kirol honen bi aldeak ikusten ditugu txirrindulariok; gure esku ez dauden faktoreak direla medio ezin izaten dugu guk nahi bezala aritu edo guri gustatuko litzaigukeen sasoian iritsi gure lasterketa maite eta kuttunetara. Besteetan berriz dena ongi joaten da eta urte bikaina ateratzen zaigu, nahi bezlako emaitzekin eta lan ona eginez.
Kirol honek, hainbat sentsazio, emozio eta sari ematen dizkigu, gure lanaren ordainetan, benetako opariak., norbanakoarentzat era bakoitzaren oroimenean geratzen direnak. Baina etxeko atetik kanpora bizi den jendeak, zure lana ikusi, baloratu eta saritu nahi duenean, eskerrak ematea besterik ez da geratzen. Garbi dago, kirola egiteko arrazoi nagusia ez dela hori, baina sari hoiek errekonozimendu modura heltzen direnean, eskertzekoa da. Aurrera jarraitzeko arrazoi bat gehiago.
Beraz, pasa den ostiral gauen, Urkamendi Elkartean afari eta opari hura bizitzeko aukera emateagatik, eskerrak eman besterik ezin dut egin. Emakumezkoentzako, kirol hau gogorra da, eta askotan komunikabideetan ez du isladarik izaten, baina irribarre baten truke, horrelako sariak ematen dituen afizio bikain horrengatik bakarrik, merezi du borrokan eta pedalei ematen jarraitzeak. ESKERRAK BIHOTZEZ.


No hay comentarios:

Publicar un comentario